Hypermotion Ligako SD Eibar-ek bi entrenamendu egingo ditu ateak itxita
Joseba Etxeberriaren taldeak Xixongo Sportingen aurka jokatuko du zapatuan
2025/02/05
10:47
eta kitto!
Joseba Etxeberriaren taldeak Asturiasen jokatuko du Hypermotion Ligako 26. jardunaldia, zapatuan 18:30etik hasita, Xixongo Sportingen aurka. Atzoko atsedenaren ondoren, gaur eta bihar 11:00etatik aurrera izango dituzte lan-saioak, eta etzikoa, partiduaren aurreko azkena eguerdiko 12:30ean hasiko da. Gaurko lan-saioa Ipuruan izango da, ateak itxita; biharkoa Atxabalpen; eta etzikoa Ipuruan berriro, eta ateak itxita berriro ere. El Molinongo partidua zapatuan izango da, 18:30ean abiatuta. Domekan, bestalde, errekuperazio-lana egingo dute Atxabalpen, goizeko 11:00etatik aurrera.