Ia 15.000.000 euroko aurrekontua izango du Mankomunitateak
2022/01/20
15:29
eta kitto!
Gaur, eguena, 2022rako aurrekontua aurkeztu du Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak. 14.890.565,16 euro izango ditu aurtengo jardunerako, iaz baino %2,66 gehiago. Aurrekontuko kopururik handiena hiri-hondakinak gaika biltzeko zerbitzura bideratuko da, 9 milioi euro pasa. Gainerako 4 milioi euro pasak kale-garbiketarako izango dira. Erakundeko presidente Arraizek esplikatu duenez, helburua da Mankomunitatearen “zerbitzuen kalitateari eustea”.
Gaur goizean, Mankomunitateko presidente Iosu Arraizek prentsaurrekoan esplikatu duenez, aurten, Mankomunitateak 14.890.565,16 euroko aurrekontua izango du, iaz baino %2,66 handiagoa.
Mankomunitatearen ardurapeko bi zerbitzuen artean, honela banatuko da dirua:
Partida berri bi
Bestalde, Arraizek azpimarratu du Mankomunitateak 26.000 euroko bi partida berri txertatu dituela 2022ko aurrekontuan. Kasu horretan, partidetako bat da legeak eskatzen duen Jasangarritasun Energetikoaren Plana gauzatzeko (erakundearen eraginkortasun energetikoa bultzatzeko).
Bestea, berriz, Mankomunitatearen ibilgailu flota energetikoki eraginkorragoak diren ibilgailuengatik aldatzeko dauden aukerak aztertzeko izango da.
Herritar bakoitzeko 185,44 euro
Aurrekontu totala bestela ikusita, 2022an, Mankomunitateak herritar bakoitzeko 185,44 euro inbertituko ditu Mankomunitateak, hondakinen bilketan, birziklatzean eta kale garbiketan.
Erakundeko presidenteak azpimarratu du “ahalegin berezia” egin dutela “zerbitzuen kalitatea hobetzeko, eskualdeko birziklatze-datuak hobetzen jarraitzeko” helburuarekin. “Horrek kalitatezko zerbitzuak eskaintza eta herritarren inplikazioa eskatzen ditu eta eskualdeko gaikako bilketa hobetzeko gure aldetik egin dezakegun guztia egiteko konpromisoa hartu dugu aurten ere”, esan du Arraizek.
Era berean, hark gaineratu du aurrekontua osatzerakoan, euren helburua izan dela Mankomunitatea osatzen duten Udalen kuotak mantentzea eta ahalik eta gutxien igotzea.
Bestalde, inbertsioei dagokienez, 1.376.142 euro bideratuko dituzte, batik bat, baliabide materialak hobetzeko.
Sarrerak eta gastuak
Sarrerei dagokionez, berriz, 843.502 euroko diru-sarrerak izango ditu Mankomunitateak, 2021ean baino 37.641 euro gehiago. Kasu honetan, nabarmendu dute diru-sarrera gehiago izatearen arrazoi nagusia dela Saica Natur Norte SL enpresarekin papera eta kartoia saltzeko duten kontratua. Hortik 95.000 euro eskuratuko dituztela aurreikusi dute.
Eta gastuen atalean, kopururik handienak dira, batik bat, langileen soldatak ordaintzeko zein Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak fakturatutako hondakinen alta kudeatzeko.

- 9.196.621,51 euro izango dira hiri-hondakinak gaika biltzeko, 2021ean baino 68.254,53 euro gehiago. Honako partidak indartuko dituzte: langile gastuetara bideratutakoak (hiru lanpostu gehiago sortuko dituzte); uharteen garbiketarakoa; herriz herri ematen dituzten organikoendako poltsak erostekoa eta Mankomunitateko ibilgailuak berritzekoa.
- 4.252.587,65 euro, berriz, izango dira kale-garbiketarako, 2021ean baino 177.744,55 euro gehiago. Kasu honetan, inbertsiorik handienak izango dira makina berriak erosteko: makina garbitzaile elektriko bat, sasiak garbitzeko makina elektrikoa eta presio bidezko garbiketa-makina.