Iaz baino langabezia-tasa handiagoarekin amaitu dugu urtea Eibarren

Abenduan igo egin da langabezia-tasa gure herrian
Iaz baino langabezia-tasa handiagoarekin amaitu dugu urtea Eibarren
2025/01/07 12:16
eta kitto!

Abenduko datuen arabera, 1.556 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %12,42koa da. Horrela, langabeziak gora egin du herrian (azaroko datuen arabera 1.519 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %12,12koa zen).

  1. urtea 1.524 (%12) langaberekin amaitu genuen. Beraz, 2024an igo egin da langabe kopurua.

Eskualdeko herri guztietako datuei begira, abenduko langabezia-tasa %10,55ekoa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,25) eta Soraluze da tasa altuena duena (%13,27). Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.

 

Abenduko datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.556 (%12,42)
  • Elgoibar 491 (%9,20)
  • Mendaro 90 (%9,11)
  • Deba 165 (%6,25)
  • Mutriku 195 (%7,43)
  • Soraluze 232 (%13,27)

Debabarrena 2.729 (%10,55)