Ibilbide botanikoa egingo dute bihar Mendi Jardunaldien barruan

Mentxu Amunategik saio praktikoa prestatu du
Ibilbide botanikoa egingo dute bihar Mendi Jardunaldien barruan
2024/03/01 13:30
eta kitto!

Aurtengo Mendi Jardunaldien barruko bigarren ekimena eskainiko du Mentxu Amunategik, berak prestatutako saio praktikoarekin. “Ibilbide botanikoa Eibarren” izeneko ekitaldia ere doanekoa da, baina izena eman behar da mendia@deporeibar.com helbidean, plaza mugatuak direlako. Deporretik irtenda, publiko guztiei zuzendutako ibilbide erraza eta pedagogikoa gidatuko du Muniategik Eibar inguruetan.

Bere helburua “bertoko landaretza ezagutzeaz aparte, beren ezaugarriak eta erabilera ikastea da, bai elikaduran baita medikuntzan ere”. Saioa oinarrizkoa da eta giro jator batean izatea espero da.

Amaitzeko, dastaketa txiki bat egingo da eta bakoitzak bere ukitu sortzailea jarri ahal izango du. 10:00etan hasi eta 13:30ak bueltan amaitzeko asmoa dute.