Idazlearekin Berbetan programa berria abiarazi du liburutegiak
Juan San Martin Liburutegiak Idazlearekin Berbetan izeneko ekimen berria aurkeztu du: "Jarduera honetan, idazleak bere liburua irakurri dutenei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskainiko die". Programa Euskal Idazleen Elkarteak eskainiko du, urtarriletik apirilera (urtarrilak 8, otsailak 5, martxoak 5 eta apirilak 9) eta urritik abendura (urriak 8, azaroak 5 eta abenduak 10), 19.00etatik 20.00etara. Azaldutakoaei jarraituta, "parte hartzen dutenei solasaldian landuko den liburua lortzeko konpromisoa hartzen du liburutegiak. Horregatik, aldez aurretik liburutegian izena ematea komeni da". Saio guztiak euskaraz egingo dira. Lehenengorako Euskadi Literatura saria jaso duen Harkaitz Cano aukeratu dute, Twist liburua komentatzeko.