Idoia abeslariaren kontzertua hartuko du Coliseo antzokiak apirilaren 13an
Sarrerak 12 euro balio du (8,5 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin)
2024/04/02
12:09
eta kitto!
Apirilaren 13an aurkeztuko du De amar y desandar lan berria Idoia artista aramaioarrak, 20:00etan, Coliseo antzokian. Maitasunaz, hazkunde pertsonalaz eta bide horretan sortutako oroitzapenez hitz egiten duten kantuak bildu ditu abeslariak, bere bigarren diskoa den honetan. Sarrerak* 12 euro balio du (8,5 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).
*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.
• Idoia Asurmendi- ahotsa
• Ander Ederra- gitarra
• Joanes Ederra- baxua
• Karlos Arancegui- bateria
• Sergio Valdehita - teklatuak