Idoia Asurmendik kontzertua eskainiko du zapatuan
Zapatuan, hilaren 13an, aurkeztuko du De amar y desandar lan berria Idoia Asurmendi artista aramaioarrak, 20:00etan, Coliseo antzokian. Maitasunaz, hazkunde pertsonalaz eta bide horretan sortutako oroitzapenez hitz egiten duten kantuak bildu ditu abeslariak, bere bigarren diskoa den honetan.
Idoiaren estudioko bigarren lana da ‘De andar y desandar’, orain dela hiru urte ‘Ilun eta abar’ kaleratu ondoren. Lan berrian euskaraz zein gazteleraz idatzitako zortzi abesti aurkitu daitezke.
Kontzertua ikusteko sarrerak 12 euro balio du (8,5 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin). Aldez aurretik erosteko, Coliseoko leihatilan egin daiteke bihar 17:30etik 19:30era, edo Kutxabank bitartez. Bestela, ikuskizunaren egunean bertan leihatilan erosi ahal izango dira saioa hasi baino ordubete lehenago.