Ignacio Gimenezen artelanak gaurtik aurrera Topalekuan ikusgai
2015/02/20
00:00
eta kitto!
Gaur arratsaldean (barixakua, hilak 20), 19.00etan zabalduko dute Topalekuan Ignacio Gimenezek birziklatutako objektuekin sortutako "collage" erakusketa. Metala, egurra eta beste hainbat material erabilita egindako artelanak martxoaren 1era arte ikusteko aukera izango da, astegunetan 19.00etatik 21.00etara eta asteburuetan, berriz, 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara.