Ignacio Zuloagaren ia ehun obra ikus daitezke Bilboko Arte Ederren Museoan gaurtik aurrera
2019/05/29
19:37
eta kitto!
Bilboko Arte Ederren museoak Ignacio Zuloaga eibartarraren ehun obra inguru bildu ditu artistaren atzera begirakoa osatzeko. “Zuloaga 1870–1945” izenburuko erakusketa gaurtik aurrera egongo da ikusgai, urriaren 20ra arte, eta bertan 95 obra bildu dituzte, 15 esparrutan egituratuta. Bilduma hiru aldi biografiko handitan banatuta dago eta, erakusketari hasiera emateko, Zuloagak 1890eko hamarkadan, Parisen margotutako gaztaroko obra multzo oparo eta ia ezezaguna ikus daiteke.
Erakusketako obra batzuk Bilboko museoan gordetzen dira, esaterako, Kardinala (1912) eta Mathieu de Noailles kondesaren erretratua (1913). Horiekin batera, hainbat tokitako partikularrek eta erakundeek maileguan lagatako lanak ikus daitezke eta, komisarioen berbetan, erakusketan bildu dituzten artelanen %60 bat orain arte inoiz erakutsi gabeak dira.