Igor Fernandezek 19. postuan amaitu zuen atzo Donostian jokatutako lasterketa

Igor Fernandezek 19. postuan amaitu zuen atzo Donostian jokatutako lasterketa
2013/10/07 00:00
eta kitto!

Atzo (domeka, hilak 6) Donostian egindako lasterketan, Mara-Mara kiroldendak babestutako Igor Fernandez korrikalari eibartarrak 19. postuan amaitu zuen proba, ordubete, hamalau minutu eta hogeitahiru segundotan. Lasterketa Londres hotel parean hasi eta, Kontxa eta Ondarretako hondartzak zeharkatu eta gero, Igeldora igo, berriz ere hondartzatik pasatu, Urgullera igo, Zurrriola zeharkatu eta Uliara igo eta bertatik jaitsita, Boulevarrean amaitu zen. Eguraldi eta giro zoragarria izan zuten korrikalariek lasterketa horren lehen edizioan.