IK4-Teknikerren instalazioak inauguratu dituzte
2013/04/10
00:00
eta kitto!
Gaur (eguaztena, hilak 10) inauguratu dituzte modu ofizialean IK4-Teknikerren Eibarko instalazio berriak. Gipuzkoako Parke Zientifiko Teknologikoari berriki batu zaizkion Polo Teknologikoko instalazioek 28.000 metro karratuko azalera betetzen dute eta bertako laborategi, areto zuri, ikasleku, areto espezializatu eta azpiegiturak laster IK4-Teknikerreko ikertzaileen eskura ipiniko dituzte. Horri esker, teknologiarik aurreratuena enpresei eskaintzeko moduan izango dira. IK4-Teknikerreko arduradunen berbetan, "erronka Euskadik I+G+Baren alde egindako apustuaren erakusgarri behinenetako bat izatea da, instalazio berriek ematen dioten gaitasunak bultzatuta".