Ikasenpresa Azoka datorren martitzenera atzeratzen da
2015/02/04
00:00
eta kitto!
Bihar, hilaren 5ean, egitekoa zen Ikasenpresa Azoka datorren asteko martitzenera, otsailaren 10era, atzeratu da elur denboraldia dela-eta. Azokan Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 700 ikaslek hartuko dute parte, modu horretan Eibar ekintzailetzaren hiriburu bihurtuta. Hor izango dira 135 enpresa txiki euren produktuak erakusten eta saltzen, biharko iragarrita zegoen ordutegi berean, 10.30etatik 13.30etara, horretarako Untzaga plazan egokitutako karpetan.