Ikasten-eko antzerki taldea, gaur Coliseoan
Gaur (eguena, hilak 15) 20.30etatik aurrera antzerkiaz gozatzeko aukera berria egongo da Coliseoan, Ikasten elkartearen barruan sortutako La Novena antzerki taldeak aurkeztuko duen "Los esclavos, farsa contemporánea contra el consumo y otras circunstancias" izenburuko lanari esker. Antonio Martinez Ballesteroren testuan oinarritzen den antzezlan honetan nagusitzen diren elementuak ikerketa eta salaketa dira. Ernesto Barrutiaren zuzendaritzapean, Mª Angeles Nagore, Isa Gonzalez, Miguel Alberdi, Mª Jesus Saez, Carmen Muruamendiaraz, Luci Torrecilla, Begoña Dominguez, Asun Sarasua, Jesus Martinez-Alcocer eta Eli Iriondo izango dira antzezleak eta, horiei laguntzen, Vicen de Luis eta Maribel Cascan (koroak), Jual Luis Agirre (pianoa) eta Jesus Arizona (soinua) arituko dira. Sarrerak 3 euro balio du.