Iker Beneitez antiguotarrak jaso du …eta kitto! Jaiko saria
Bi lagunentzako bi gau eta gosaria izango ditu Urgoiti jauregian, baita bi lagunentzako Sutan menua ere, Eneko Atxa jatetxean.
2026/10/14
09:55
eta kitto!
Urriaren 3an egin zen eta kitto! Jaiako rifen zozketaren irabazleak jaso du saria. Iker Beneitez antiguotarra (Donostia) izan da irabazlea, 1800 zenbakiarekin.
Irabazleak bi lagunentzako bi gau eta gosaria izango ditu Urgoiti jauregian, baita bi lagunentzako Sutan menua ere, Eneko Atxa jatetxean.
Eskerrik asko zozketan parte hartu duzuen guztioi!