Sagardo eguna
Sagardoaren inguruko jai-eguna
Urriko lehenengo zapatuan ospatzen dugu Untzaga plazan, goizez eta arratsaldez. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko 13 sagardotegitako sagardo dastatzeko aukera izaten da, txorizo- eta gazta-pintxoak lagunduta, eta jai-giro zoragarrian.
Sagardoa dastatzeaz gainera, sasoi batean sagardoa nola egiten zen ikusteko aukera ere izaten da, kirikoketa eta dolarea martxan jarriz.
Auzolana da Eibarko Sagardo Egunaren bereizgarrietako bat; izan ere, 70 lagunen bueltan ibiltzen dira eguna antolatzen eta egunean bertan lan egiten: …eta kitto! Euskara Elkarteko bazkideak, elkarte gastronomikoak, berbalagunak…
Sagardo Eguna zenbakitan
- 2.340 sagardo-botila
- 200 kg txorizo
- 15 kg gazta
- 70 pertsonako lantaldea