Iker Valleren pintura erakusketa otsailaren 18ra arte ikusgai Portalean

Iker Valleren pintura erakusketa otsailaren 18ra arte ikusgai Portalean
2024/01/29 11:19
eta kitto!
Iker Valleren (Andoain,1976) “Barne bibrazioak” izenburuko pintura-erakusketa zabalik egongo da otsailaren 18ra arte. Erakutsiko dituen koadroetan paisaiak sortzeko ideian sakontzen jarraitzen du artistak, zuhaitzen bertikaltasunean inspiratuta. Erakusketan artistaren lanik berrienak ikusi ahalko dira, natura ardatz duten beste hainbatekin batera. Martitzenetik domekara egongo da zabalik, 18:30etik 20:30era.

Argazkia: Santiago Entrena