Ikus-entzunezkoen edizio berria hartuko du San Andres elizako klaustroak martitzenetik aurrera
2021/06/30
10:11
eta kitto!
Iazko “derrigorrezko lapsusa” alde batera lagata, oraingoan berriro eutsi diote Arrate Kultur Elkartekoek uztailaren hasierarekin ohikoa bihurtu den Ikus-entzunezkoen Asteari. Datorren asteko martitzenetik eguenera arte izango dira proiekzioak San Andres parrokiako klaustroan, lehenengo bi kasuetan gauez eta hirugarrenean pixka bat lehenago, arratsaldeko 20:00etan hasita. Aukera polita, beraz, udako gau horietaz gozatzeko.
Datorren martitzenean abiatuko da Arrate Kultur Elkarteak edizio honetarako prestatutako egitaraua. Programazio bikoitza izango du egun horretakoak, gaueko 22:30ean hasita. Lehenengo “Izanik” 30 minutuko zuzeneko filma eskainiko dute. Grama Kolektiboak sortutako produktua da eta Blanca Ortiga, Jatsu Argarate eta Maialen Belaustegi dira egileak. Zuzeneko soinua izango duen lanean “gailu analogiko eta digitalez osatutako instalazio baten bidez, ikus-entzunezko paisaia esperimental hedatu bat aktibatzen du; eta gure oroitzapenen erregistroaren inguruko hausnarketa proposatzen du”. Eta jarraian, beste 30 minutu iraungo duen bigarren saioan, Florinez 14:30 taldearen diaporamak izango ditugu protagonista. Hor Irantzu Barrio, Amagoia Arana, Rafael Ramirez-Escudero, Udaberrian Petrikor, Txema Sheen, Santi Laespada eta Alberto Cimarroren lanak ikusi ahal izango dira, guztiak ere Florines Bilboko Black Kamera argazkigintza eskolako partaideak. Ikusiko ditugun diaporametan askotariko gaiak jorratu dituzte, “batzuk pandemia aurretiko lanetan eta beste batzuk pandemia betean egindakoak”.
Eguaztenekoa, uztailaren 7koa, “Aurrera egin badugu” 47 minutuko dokumentalaren inguruan jardungo du eta solasaldi batekin hasiko da gaueko 22:00etan, handik ordu erdira, 22:30ean, proiekzioari ekiteko. Solasaldian Ana Mari Aristondo, Oihane Etxebarrieta eta Elisabeth Olaskoaga proiektuko kideek hartuko dute parte. Julen Hernandez kazetariak zuzendutako dokumentalean, bestalde, elkarrizketa formatuko solasaldiak dira nagusi Hondarribiko Jaizkibel Konpainiaren inguruko piezan, “aurrera egin badugu, berdintasunaren aldeko borrokalariei esker izan delako”. Konpainiako kide diren Arantxa Urretabizkaia, Jaime Altuna eta Oihana Etxebarrieta kapitainarekin batera, Garbiñe Biurrun epailea, Kattalin Miner kazetaria eta Itziar Ituño aktorea izango dira parte hartzen, “ikuspuntu zabal, askotarikoak eta desberdinak eskaintzeko”.
Bertso trama goizago
Uztailaren 8an, eguena, amaituko da aurtengo edizioa arratsaldeko 20:00etan hasiko den “Post-” bertso tramarekin. Ordubeteko iraupena izango du eta bertan lau bertsolarik hartuko dute parte: Eli Pagola, Amaia Iturriotz, Maider Arregi eta Eibarko Jokin Bergarak. “Post-moderno, post-gatazka, post-bertso arokoak gara gu, eta betaurreko horietatik begiratuko diogu munduari; beti erortzen ari den, baina sekula lur hartzen ez duen belaunaldiaren azaletik”.
EGITARAU OSOA ESKURATZEKO HEMEN SAKATU.