IKUSENTZUNEZKOEN ASTEA uztailak 5-8
2016/06/16
11:33
eta kitto!
Uztailak 5, martitzena
Pello Osoro.
Bideoak.
Gure ohiturari jarraituz, herriko errealizatzaileei lekua ematen saiatu gara aurten ere. Pello Osoro gazte eibartarra estrainekoz izango dugu gure artean. Erakutsiko dizkigun bideo lanak bere pasioetako bi dituzte ardatz, kirola eta ingurunea. Lanok 2012 eta 2015 urteen artean sortutakoak dira eta horietako batzuen errealizazioan etxekoen laguntza izan du.
Uztailak 6, eguaztena.
Biharrian elkartearen eskutik.
Dokumentala: Can Batlló eta ametsezko hiriak .
Elkarlana oso gustukoa dugu eta horri esker ikusgai izango dugu dokumental hau. Eibarko Biharrian elkarteak bere ekimen kulturalari esker La Col Bartzelonako arkitektu gazteen kolektiboak grabatutako Can Batllo eta Ametsezko Hiriak dokumentala aurkeztuko digu. Can Batlló fabrikaren eremua, Bartzelona erdian dagoen “erraldoi ikustezina” da. Duela hainbat urtetik eraldatzeko zain dago. Hala, hango bizilagunen aldarrikapenen iturburu bihurtu da fabrika. Gaur egun, herritarrek eremu hori berreskuratzeko prozesua berrabiarazi dute berriro. Dokumentalak Can Batlloren berreskuratzearen aldeko kanpaina berrindartu den garaian grabatu dute.
Uztailak 7, eguena.
Jose Luis Irigoien.
Tailerra: Nola egin diaporama bat?
Diaporamak: 1. Moda: Modelo bat jantzi ezberdinekin 2. "Costa Quebrada":Santanderreko kostaldeko paisaiak zuri eta beltzez. 3. Antzerkia Txinan: Antzerki eta dantza tradizionalak.
Urteak eman ditugu San Andres parrokiako klaustro ederrean uztail hasierako gauak irudiz eta musikaz girotzen. Aurten pausu bat harago joan nahi izan dugu eta gure lagun eta bazkide Jose Luis Irigoieni eskatu diogu diaporama bat nola “egosten” den erakusteko. Tailer labur bat izango da ostegun arratsaldekoa eta gauean teoriak praktikari emango dio paso, berak egindako hiru lan ikusteko parada eskainiko digu eta. Ikusi eta ikasi, bada ezer hoberik?
Uztailak 8, barikua.
Miren Amuriza.
Kapulana bat zintzilik emanaldia.
Aurten ere Afrikara eramango gaituzte gau batez, kapulana batetik tiraka. Kapulanak Mozanbikeko emakumeen oihal koloretsuak dira; soineko moduan, haurrei lepoan eusteko, jana biltzeko edota etxeak apaintzeko baliatzen dituztenak. "Emanaldi honetan, kapulana bat zabalduko dugu eta bertan gordetako kantu, kontu eta irudiak aterako" dio Amurizak. Kooperazioaz, nekazaritzaz, haurtzaroaz edota hizkuntzaz ariko da Eider Eibarren ilustrazioak lagun hartuta. "Ez da abentura baten kronika izango, ezta Gobernuz Kanpoko Erakunde baten hitzaldia ere; hausnarketa txikiz eta galdera handiz josiriko kontakizuna baizik. Hala nahi duenarentzat, bere gogoetak eskegitzeko oihal zabala; horixe da Kapulana bat zintzilik”