Ikusgai dago Eibar BHI-ko ikasleen "Lanaren fruitua" erakusketa

Portalean ikus daiteke apirila amaierara arte
Ikusgai dago Eibar BHI-ko ikasleen "Lanaren fruitua" erakusketa
2024/04/15 12:29
eta kitto!

Joan den barixakuan inauguratu zuten Portalean Eibar BHI-ko ikasleen "Lanaren fruitua" izeneko erakusketa eta bertako erakusketa-gelan egongo da ikusgai apirilaren 28ra arte.

DBHko 1. mailatik batxilergoko 2. mailara arteko ikasleek ikasturte honetan egin dituzten eskulanak, ikus-entzunezkoak, artisautza, plastika-lanak, marrazki tekniko zein artistikoak, teknika grafiko-plastikoekin sortutakoak eta pintura irakasgaietan egindako lanak ikus daitezke.

Erakusketa ikusteko ordutegia honako hau da: martitzenetik domekara 18:30etik 20:30era.