Ikusle bat Ipuruatik bota dute Palestinako bandera bat erakusteagatik

Ikusle bat Ipuruatik bota dute Palestinako bandera bat erakusteagatik
2023/10/16 08:57
eta kitto!
Ipurua futbol zelaiko segurtasun zerbitzuek eta Ertzaintzak zale bat kanporatu zuten atzo, Eibar eta Huescaren arteko partiduan, Palestinako bandera bat erakusteagatik. Ikuslea bota bitartean, «kanpora, kanpora!» eta «Palestina askatu!» oihuak entzun dira.

 

 



Gaur goizean eldiario.es webguneak kaleratu duen informazioaren arabera, Ertzaintzak Palestinako bandera erakutsi zuen zaletua zigortzeko gomendioa egin du. Era berean, Ertzaintzak Eibar KE-ren segurtasun pribatuaren esanetara jardun zuela dio informazioak, zaletuari aurretik bandera kentzeko esan ziotela argudiatuz. Izan ere, La Ligak debekatu egin zuen Palestinako bandera erakustea.

 

Israel-Eibar lagunartekoak pozik

Palestinako bandera erakusten zuen zalea Ipuruatik kanporatzearen harira, Israel-Eibar SD Eibarren lagunarteak zera argitarau du bere sare sozialetan:

Palestinako bandera astintzen zuen zalea estadiotik kanpora bota zuten!
Zutaz harro gaude Eibar,
Horrek 20 garaipen jarraian baino gehiago balio du.
Aofa Eibar!