“Ilargia nahi dut” txotxongiloen saioa ikusi ahal izango da bihar Coliseo antzokian
                    2023/11/24
                    10:10
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Titirijai Tolosako Txotxongiloen Jaialdian izandako “Ilargia nahi dut” lana ikusi ahal izango da bihar, 17:00etatik aurrera. Txotxongilo ikuskizun hori Portugalgo Partículas Elementales taldeena da, familia osoarentzat egokia eta 5 euroko prezioa du. 45 minutu irauten duen lanak Aliceren istorioa du ardatz: “Gaixotu egin da, eta esaten du Ilargia lortzen badu bakarrik sendatu ahal izango dela. Bete ahal izango du Aliceren aitak haren nahia? Baietz uste du; izan ere, presidentea da, eta presidente batek beti lortzen du dena. Baina… Ilargia?! Gauza konplexuei buruzko istorio sinplea da.
              