“Immaculate”, “Nina” eta “Emma y el jaguar negro” asteburuko zine-karteldegian

'Ooh la la!' pelikula ere emango dute
“Immaculate”, “Nina” eta “Emma y el jaguar negro” asteburuko zine-karteldegian
2024/05/10 12:51
eta kitto!

Hiru pelikula horiek gehituko zaizkie aurreko asteburutik karteldegian dagoen Julien Hervéren “Ooh la la!” filmari Coliseoko asteburu honetako zine programazioan. Andrea Jaurrietaren “Nina” dramarekin batera, Michael Mohanen “Immaculate” beldurrezkoa izango da bihartik astelehenera arteko egitarauan, eta aipatutakoei familian ikusteko aproposa den Gilles de Maistreren “Emma y el jaguar negro” abenturazkoak osatuko du menua. “Ooh la la!” 1 Aretoan emango dute oraingoan, 2 Aretoa “Nina”-rentzat geratuko da, “Immaculate” 1 Aretoa eta Antzokiaren artean izango du bere tokia eta, ohiko bidetik, “Emma y el jaguar negro” umeentzako ere baden filma Antzokian ikusi ahal izango da.