Iñaki Rezola harategiak irabazi du dendarien eskaparate lehiaketa

Iñaki Rezola harategiak irabazi du dendarien eskaparate lehiaketa
2015/12/21 17:23
eta kitto!
Gaur eguerdian banatu dituzte Eibarko Dendarien Elkarteko Gabonetako eskaparate lehiaketako sariak, dendarien bulegoan. Epai-mahaikoek aukeratu dituzten irabazleak Iñaki Rezola harategia (plaka eta 400 euroko erosketa txartela), Beittu optika (plaka eta 300 euroko erosketa txartela) eta Edurne ileapaindegia (200 euroko erosketa txartela) dira. Horrez gain, Ikusimakusi umeen jantzidendak 150 euroko erosketa txartela jaso du, Facebook bitartez "Atsegin dut" gehien, 425 guztira eskuratu eta gero. Eta bozketa horretan parte hartu dutenen artean egindako zozketan, saridunak Bautista Cossio Mazon, Mª José Ledo eta Ane Garciandia Garaialde izan dira. Zorionak!