Indalezio Ojanguren kalea itxita, tribuna berria ipintzeko

Indalezio Ojanguren kalea itxita, tribuna berria ipintzeko
2015/04/09 00:00
eta kitto!

Gaur (eguena, hilak 9) eta bihar (barixakua, hilak 10) Indalezio Ojanguren kalea itxita egongo da, 08.00etatik 20.00etara, Ipurua foball zelaian ipar-tribunaren egitura ipintzeko beharren eraginez. Tribuna berria ipintzeko behar den materiala pilatzeko toki gutxi dagoenez, irtenbiderik egokiena tribuna instalatzeko beharrean emango dituzten egun bi hauetan kalea ixtea dela pentsatu eta hala egin dute.