“Indiana Jones”, “Sin malos rollos” eta “Ruby” asteburuko zine-egitarauan

“Indiana Jones”, “Sin malos rollos” eta “Ruby” asteburuko zine-egitarauan
2023/06/29 10:51
eta kitto!
Hiru film horiek osatuko dute Colisoan uztailaren 1etik 3ra arte eskainiko den zine-programazioa. Gene Stupnitskyren “Sin malos rollos” 2 Aretoan proiektatuko dute eta beste biak, James Mangold-en “Indiana Jones y el dial del destino” eta Kirk Demiccoren “Ruby. Aventuras de una kraken adolescente”, 1 Aretoa eta Antzokiaren arean emango dira, txandakatuz. “Indiana Jones”-enak bi ordu eta erdi pasatxo irauten duenez, zapatuko lehen saioa ordu erdi aurreratuko dute eta, 17:00ean hasi beharrean, 16:30ean hasiko da. Beste pelikula biak ordu eta erdi pasatxokoak dira.