Iñigo Garaturen lana gaurtik aurrera Portalean ikusgai

Iñigo Garaturen lana gaurtik aurrera Portalean ikusgai
2015/02/13 00:00
eta kitto!

Gaurtik (barixakua, hilak 13) hasita Iñigo Garatu artista gaztearen obra izango da protagonista Portalean. Eskulturagintzan, argazkilaritzan eta bideo arloetan egin dituen lanen artean erakusteko hautatu dituenak egongo dira ikusgai eta, obra horien bitartez, artistaren alde desberdinak ezagutzeko aukera egongo da. Eskulturan, forma geometriko sinpledun elementuak egiteko eta eraikitzeko egurra, metala eta porlana erabiltzen ditu. Argazkilaritzan, berriz, ingurune industriala ardatz dituzten irudiak egongo dira ikusgai. Eta, azkenik, bideo arloan, “Espacios de trabajo” bere azken lanaren selekzio bat aurkeztuko du. Erakusketa martxoaren 1era arte egongo da zabalik.