Inkubagailu teknologikoa inauguratu dute Teknikerren
2017/06/29
12:09
eta kitto!
IK4-Tekniker zentro teknologikoak enpresa-inkubagailu teknologikoaren aurkezpena jaso du gaur. Teknologikoki aurreratutako proiektuak garatzea da ekimenaren helburua. BIC Gipuzkoak kudeatuko duen inkubagailuak eragile nabarmena izan nahi du inguruko ekonomia eta industria garatzeko orduan, berrikuntza eta ikaskuntzaren arloan erreferente bihurtuz.
Miguel de los Toyos Eibarko alkatea, Alejandro Bengoa IK4-Teknikerreko zuzendari nagusia, Alex Arriola Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateko (SPRI) zuzendari nagusia, eta Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Diputatua izan dira aurkezpenean.
Inkubagailuaren instalakuntzek 35 metro karratu dituzte guztira eta sei startup jasotzeko tokia dauka. Gaur egun, BIC Gipuzkoa eta Atten2 enpresa daude bertan, “eta garatzen ari diren beste bi startup sartzeko lanean dihardugu”, Marisa Arriola BIC Gipuzkoaren zuzendari gerentearen berbetan. Lineako sentsore optikoen ikerketan, ekoizpenean eta salmentan espezializatutako enpresa da Atten2, eta IK4-Tekniker beraren spin-offa da.