“Instalazio fotovoltaikoa auzokideen erkidegotan” gidaliburua aurkeztuko du Debegesak eguaztenean
Liburuxkan agertzen diren puntuen inguruko azalpenak eta gakoak eskainiko dira, gidaliburuan sorkuntzan parte hartu duten entitateen eskutik. Besteak beste, auzokideen erkidego bateko eguzki-instalazio fotovoltaiko batean kontuan hartu beharreko oinarrizko alderdi teknikoak azalduko dira, indarrean dauden laguntza eta dirulaguntzen inguruan hitz egingo da, eta gida interpretatzeko gako juridikoak, tresnak eta funtsezko ondorioak aurkeztuko dira.
Joateko asmoa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, ondorengoko formularioan: https://forms.gle/CtfKSRQdtwoES879A. Gainera, bertaratzen direnei eskuliburuaren kopia bat emango zaie. Bestalde, aurkezpenaren ondoren, gida online eskuragarri jarriko da Debegesaren Energia Bulego Birtualean, energia.debegesa.eus webgunean.
Egitaraua
18:00-18:10
Gidaren aurkezpena: helburuak, egitura eta eduki nagusiak. Aitziber Cortazar, Debegesako Garapen Jasangarria departamentuko arduraduna
18:10-18:25
Auzokideen erkidego bateko eguzki-instalazio fotovoltaiko batean kontuan hartu beharreko oinarrizko alderdi teknikoak. Javier Zuazola, zuzendari komertziala Edinorren
18:25-18:40
Gida interpretatzeko gako juridikoak, tresnak eta funtsezko efe. Sandra Arroyo, abokatua
18:40-18:50
Laguntzak eta dirulaguntzak, Aitziber Cortazar, Debegesako Garapen Jasangarria departamentuko arduraduna
18:50-19:00
Galde-eskeak