“Instalazio fotovoltaikoa auzokideen erkidegotan” gidaliburua online dago eskuragai

“Instalazio fotovoltaikoa auzokideen erkidegotan” gidaliburua online dago eskuragai
2023/09/26 16:45
eta kitto!
Eguenean aurkeztu zuten “Instalazio fotovoltaikoa auzokideen erkidegotan” gidaliburua Debegesan. Energia berriztagarriak eta autokontsumoa herritarrei, nagusiki auzokideen erkidegoetan bizi direnei hurbiltzeko asmoz egin dute gidaliburua, eta atzoko saioa ere asmo horrekin antolatu zuten.

Eskuliburuan, besteak beste, panel fotovoltaikoak instalatzeko jarduketak fasez fase deskribatuta daude, “interesa dutenei ahalik eta gehien laguntzeko”. Online jarri dute eskuragarri gida, energia.debegesa.eus webgunean.