Interneteko Argia Saria Dantzan.com-eko Oier Araolaza eta Eire Vilarentzat #argiasariak

Interneteko Argia Saria Dantzan.com-eko Oier Araolaza eta Eire Vilarentzat #argiasariak
2013/01/25 00:00
eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 25) arratsaldean banatu dituzte Argia Sariak 2013, Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean eta horietako bat, Internet atalekoa Dantzan.com-eko Oier Araolazak eta Eire Vilak jaso dute; atal berean Bertsoa.com-eko Jexux Mari Irazu eta Eneritz Urkola ere saritu dituzte. Argiak saria emateko orduan "konpromiso handiko proiektu independente bi direla" nabarmendu dute, "alor horietan erreferentziazkoak".
Gainontzeko ataletan honako hauek jaso dute saria: Prentsa Idatzikoa Berriako kazetari Edu Lartzangurenek; Irratikoa Asier Leozek Euskadi Irratian egiten duen Portobello programak; Publizitatekoa Herrira mugimenduak hilaren 12ko manifestaziora begira prestatutako Denbora film laburrak; Telebistakoa Maddalen Iriartek ETB1en gidatzen duen Azpimarra saioak; eta Merezimenduzkoa 30 urte bete dituen Euskadi Irratiak.