Ipar Riders Skate Eguna ospatuko dute irailaren 19an Sautxin

Skateak eta rollerrak protagonismoa izango dute egun osoko egitarauan, musikarekin, lehiaketekin, janariarekin eta sariekin
Ipar Riders Skate Eguna ospatuko dute irailaren 19an Sautxin
2026/09/11 13:11
Ekhi Belar Errasti

Irailaren 19an, larunbata, Ipar Riders Skate Eguna ospatuko dute Sautxiko skateparkean. Ipar Riders taldeak antolatuta, skatea, rollerra, musika, janaria, edaria eta beste hainbat ekintza uztartuko dituen eguna prestatu dute.

Jarduera 11:00etan hasiko da, skate eta roller arteko saioarekin, eta 13:00etatik 16:00etara skate librea eta barra izango dira. Gero, 14:00etatik 15:00etara tortilla lehiaketa egingo dute.

Arratsaldean ere ez da lehiaketarik faltako. 15:00etatik 17:00etara Open Juniors lehiaketa egingo da, eta 17:00etatik 19:00etara, berriz, Open Helduena. Lehiaketak ‘best trick’ formatuan egingo dira, eta guztira 1.000 euro banatuko dira. Juniorrentzat ere materiala izango da sari gisa.

Musikak ere leku garrantzitsua izango du egunean zehar. DJek 17:00etatik 22:00etara girotuko dute Sautxi eta, horrela, arratsalde eta gaua skatearen inguruko festa giroan luzatuko dira.