Ipurterre lehiaketarako epea zabalik dago

Ipurterre lehiaketarako epea zabalik dago
2012/03/05 00:00
eta kitto!

Martxoaren 19ra arte izango da LHko eta DBHko XVIII. Ipurterre Ipuin Lehiaketara lanak aurkezteko aukera. …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako lehiaketan aurten aldaketak daude: LHko ikasleek, orain arteko moduan, ipuina idatzi beharko dute eta DBHko ikasleek, berriz, gutuna. Informazio gehiago nahi duenak …eta kitto! Euskara Elkartera jo dezake (Urkizu, 11 solairuartea) edo 943200918 telefono zenbakira deitu.