Ipuruako gimnastak podiumera igo ziren Oviedoko Torneoan
Datorren asteburuan Castellón arituko dira Espainiako Txapelketan
2025/11/17
16:53
Ekhi Belar
Ipurua klubeko gimnastek Oviedoko Torneoan hartu zuten parte asteburuan eta oso emaitza onak lortu zituzten. Zapatuko lehiaketan, infantilak 3. geratu ziren, kadeteek 1. postuan amaitu zuten eta jubenilak 4. izan ziren. Domekan, ostera, denak igo ziren podiumera: infantilak 3. izan ziren, kadeteak 2. eta jubenilek 3. amaitu zuten.
Hiru taldeek erronka handiagoa izango dute datorren asteburuan, Castellón izango baitira Espainiako Txapelketa jokatzeko. Infantilak eta kadeteak barixakuan arituko dira, eta jubenilak zapatuan.