“Iraganeko eta gaurko Eibar” erakusketa zabalduko dute gaur arratsaldean Topalekun

Eibarko Artisten Elkarteak antolatutako erakusketa abenduaren 14ra arte egongo da ikusgai.
“Iraganeko eta gaurko Eibar”  erakusketa zabalduko dute gaur arratsaldean Topalekun
2025/11/28 11:27
Silbia Hernandez Arrazola

Eibarko Artista Elkartearen eskutik gaur zabalduko dute Iraganeko eta gaurko Eibar izenburuko erakusketa Topalekun, Arrate Kultur Elkartearen erakusketa aretoan. Artisten Elkarteko bazkideek lagatako margolanak, marrazkiak, maketak eta bestelako lan batzuk bildu dituzte erakusketa honetan, “antzinako Eibar, gaur egungoa eta etorkizunekoa irudikatzeko”. Abenduaren 14ra arte egongo da ikusgai, ordutegi honetan: astegunetan 18:00etatik 20:00etara; eta asteburu eta jai-egunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.