Iraganeko oihartzunak atzematen dituzten ekografiak
2022/12/05
09:17
eta kitto!
Aurten 25 urte bete dira Lorelei musika taldeak ‘Bada hiri gorri bat’ diskoa kaleratu zuela. Bi urte geroago etorri zen ‘Tatuatu zenidan zerua’ eta, ondoren, isiltasuna. Hain isila ez den isiltasuna, Loreleiren musikak soinua egiten jarraitu baitu zaleen belarrietan eta oroitzapenean.
2019an taula gainera igo ziren berriro eta, besteak beste, emanaldi hunkigarria eskaini zuten Coliseoan. Pandemiak, ostera, beste plan batzuk zituen eta bira bertan behera laga behar izan zuten. Hala ere, gauza berriak egiteko hazia erein zuen itzulera horrek.
Orain, hiru urte geroago, ‘Ekografiak’ diskoa kaleratu du Mikel Gorosabel ‘Norton’ eta Asier Serranok osatzen duten Lorelei taldeak (Antxon Sarasua baxu-jolea eta Loiola Madera bateria-jolea izan dituzte lagun oraingoan).
Iraganera begira jarrita eta lehengo oihartzun horiek gaur egun duten eraginean hausnartuz sortu du diskoa bikoteak. “Diskoan sentimendu unibertsalak jarri nahi izan ditugu, baina abiapuntu intimotik”, esan digu Asier Serranok.