Irailaren 1ean zabalduko dute Indalecio Ojanguren lehiaketan parte hartzeko epea
2023/08/30
10:52
eta kitto!
Irailaren 1etik 31ra egongo da zabalik Indalecio Ojanguren XXXVI. Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea. Horretarako, gehienez ere hiru argazki zuri-beltzean eta hiru koloretan aurkeztu ahal izango dira eta, gainera, inoiz saririk jaso ez duten argazkiak izan beharko dira (informazio gehiago Eibarko Udalaren webgunean).
Antolatzaileek urriaren 7an emango dute euren erabakia eta 27an egingo da sari-banaketa. Gero, egun horretatik azaroaren 19ra arte egingo da argazki-erakusketa Portalean.
Lehiaketa hau, gainera, Argizaiola lehiaketaren sailkapenerako baliagarria izango da (Euskal Herriko Argazkilaritza Federazioaren Saria).