Irailean jaitsi egin da langabezia-tasa
2023/10/05
09:52
eta kitto!
Iraileko datuen arabera, 1.434 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %11,29koa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (abuztuko datuen arabera 1.502 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %11,84koa zen).
Eskualdeko herri guztietako datuei begira, langabezia-tasa %9,65ekoa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%5,98) eta Soraluze da tasa altuena duena (%12,54). Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.
Iraileko datuak, herriz herri:
– Eibar 1.434 (%11,29)
– Elgoibar 444 (%8,19)
– Mendaro 75 (%7,38)
– Deba 156 (%5,98)
– Mutriku 185 (%7,12)
– Soraluze 234 (%12,54)
Debabarrena 2.528 (%9,65)