Iraileko eskaintza plazaratu du Arrate Kultur Elkarteak

Iraileko eskaintza plazaratu du Arrate Kultur Elkarteak
2025/09/16 11:52
eta kitto!

Uda eta Arrateko jaiak igaro ostean, Arrate Kultur Elkarteak irailerako kultur eskaintza kaleratu du. Ohiko kantu saioek eta bazkideen erakusketak osatuko dute programazioa.

Euskal kantu tradizionalen saio irekiak bueltan dira, eta horien xehetasunak zehazteko bilera egingo da irailaren 23an, asteartea, 19:00etan, Kultuko lokaletan. Parte hartu nahi duten herritarrei bilerara gerturatzeko deia egin diete antolatzaileek.

Bestalde, bazkideen erakusketa irailaren 26tik urriaren 12ra izango da ikusgai. Bazkide bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu, tamaina handikoak ez badira. Montajea irailaren 24an egingo da, 10:00etan, Topalekun. Lanak aurrez bulegoan edo lehen solairuko sarreran utzi ahal izango dira.