Irakurketa errazaren aldeko jarduerak
Juan San Martin liburutegiak jarduera bi antolatu ditu, "irakurketa errazaren kontzeptua zabaltzeko asmoz". Atzoz geroztik eta hilaren 26ra arte Irakurtzea, plazerra eta eskubidea izenburuko erakusketa bisitatu daiteke liburutegian bertan (Portaleko 1. solairuan). Eta bihar (eguaztena, hilak 17) Irakurketa Erraza Euskadi elkarteko Blanca Mata Faurik "La lectura fácil: una herramienta de estímulo a la lectura para colectivos con dificultades lectoras" aurkezpen-hitzaldia emango du (gazteleraz), Portaleko areto nagusian, 18.30etan hasita.
Irakurketa Erraza Elkarteak emandako datuen arabera, biztanleriaren %30ek ezin du irakurri ulermen arazoak dituelako: "Irakurtzeko zailtasunak dituztenen artean, etorkinak, eskolara gutxi joandakoak, dislexikoak, adimen urria dutenak, zaharrak… daude, besteak beste".