Irribarriak profesionaletan debutatuko du domekan Astelenan

Irribarriak profesionaletan debutatuko du domekan Astelenan
2015/03/20 00:00
eta kitto!

Afizionatuetan hainbeste torneo irabazi dituen Aramako aurrelariak Merino izango du aitabitxi jaialdiko lehenengo partiduan Jaunarena-Irusta bikoteari aurre egiteko.Partidu nagusian, bestalde, binakako txapelketa nagusiko azken jardunaldiko norgehiagoka izango da: hor Xala eta Merino II bidean geratu den bikoteak finalerdietara sailkatu den Elezkanok (honek Artolaren tokian jokatuko du Astelenan) eta Albisuk osatutakoari egingo dio aurre. Eta, amaitzeko, promozioko binakako txapelketan, Gorka-Cecilio eta Jaka-Tolosa arituko dira, nor baino nor.