Isabel Fdez. Pejenaute: “Eibarko Udalean ez dago dirurik”

Ahal Dugu Eibar alderdiko bozeramaileak Udalaren egoera ekonomikoa salatu du
Isabel Fdez. Pejenaute: “Eibarko Udalean ez dago dirurik”
2024/11/07 15:55
eta kitto!

Isabel Fernandez Pejenaute Ahal Dugu Eibar alderdiko bozeramaileak adierazpen gogorrak egin ditu Eibarko Udalaren egoera salatzeko. Honako adierazpenak egin ditu alderdiaren X sare sozialeko kontuaren bitartez:

“Esaten ari ginen bezala, Eibarko Udalean ez dago dirurik. Alkate jaunak eta sozialisten bozeramaileak diote euren kudeaketa eredugarria izaten ari dela diote, baina gertaerek kontrakoa esaten dute. Kudeaketa txarra pilatzen ari da eta ondorioak ditu. Adibidez, 2022. urteko likidazioa 11 milioi euroko soberakina edukitzetik, bankuan 3 milioi euroko kreditua eskatzera pasa gara, alkate jaunak irailaren 23an idatziz jarri zuen bezala. Oraindik, sozialisten mantra entzuten jarraitzen dudala iruditzen zait, trenbidearen estaldurak eibartarrentzat 266.000 euroko kostua izango zuela esanez, ba Gabilondoren eta antzinako Lapeiraren erosketak 3 milioi euro baino gehiago balio izan ditu, Barrena kalearekin lotuko duen igogailuaren kostua kontutan eduki barik. Egin kontu. Pasealekua Barrena kaletik egitea erabakiko balitz, finantzazioa Next Funtsari eskatu ahal izango genioke eta Eibarko herritarrok gastu gehienak aurreztu ahal izango genituzke”.