Itsas hondoan grabatutako lanen proiekzioak eskainiko dituzte gaur eta zapatuan Coliseoan
2020/12/10
10:41
eta kitto!
CIMASUB 2020 Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko 19. Zikloaren barruan, itsaspeko zinemaren laburmetraien proiekzioak eskainiko dituzte gaur 19:00etan Coliseoan. Eta zapatuan emanaldi bikoitza eskainiko dute : 11:00etan, “Txikiziklo” izenekoaren barruan itsas hondoari buruzko proiekzioak eta txostenak egongo dira, familia osoarentzat. Eta 18:00etan, berriz, euskal kostaldeko, Filipinetako, Tenerifeko eta beste toki batzuetako irudi ikusgarriak erakutsiko dituzte, proiektatuko diren laburmetraietan. Sarrera doan da (aforoa dela-eta, gonbidapena eskuratu beharko da, Coliseoan bertan). Bestalde, jaialdiari lotuta erakusketa dago Topalekuan, domekara arte.
[video width="1280" height="720" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2020/12/CIMASUB-2020-Spot-EIBAR-whatsapp.mp4"][/video]
[video width="1280" height="720" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2020/12/CIMASUB-2020-Spot-EIBAR-whatsapp.mp4"][/video]