Itturria-goikoa baserrira irteera antolatu du Basaguneak zapatu honetarako
Irteera "Gure ekoizleak" zikloaren barruan antolatu dute. Errebal Plazan, Basan elkartuko dira, 09:00etan, oinez igotzeko.
2025/10/22
20:01
eta kitto!
Basagune elkarteak "Gure ekoizleak" zikloaren barruan antolatuta, urriak 25ean, zapatua, Itturrua-goikoa baserrira irteera egingo da. Eibarko haragi ekologikoa nola ekoizten den ezagutzeko aukera paregabea egongo da. Errebal Plazan, Basan elkartuko dira, 09:00etan, oinez igotzeko. Bisita Santa Kurutzen hasiko da, 10:30ean, eta behiak, behorrak eta txerrien borda ikusiko dituzte, besteak beste. Nahi izanez gero, Santa Kurutzeraino automobilez joan daiteke. Eguraldi txarra balego, irteera bertan behera geldituko da. Izena emateko edo informazioa eskatzeko 686 20 47 38 telefonora deitu daiteke.