Itziar Epalza sailburua eskualdeko turismoa bertatik bertara ezagutzera etorri zen

Itziar Epalza sailburua eskualdeko turismoa bertatik bertara ezagutzera etorri zen
2016/01/29 16:05
eta kitto!
Atzo Itziar Epalza Merkataritza eta Turismo sailburuordea Eibarren egon zen bisitan, Mertxe Garmendia Turismo Zuzendariak eta Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendariak lagunduta, Debegesak gure eskualdea bertatik bertara ezagutzera etortzeko gonbidapenaren harira.
Ekimenaren asmoa "sektore turistikoak eskualdean izan duen bilakaerari dagokion garrantzia ematea, eskualdeak eskaintzen dituen baliabide turistikoak ezagutzea eta etorkizunera begirako proiektuak azaltzea" dela azaldu dute.
Gure herrira egindako bisitan Ipurua foball zelaia eta Armagintzaren Museoa ikusi zituzten. Ondoren, eskualdea ezagutzeko ibilbidea osatu zuten: Elgoibarren, Makina Erremintaren Museoan geldialdia egin zuten eta Mendaron Txokolate fabrika ikustera joan ziren eta Mutrikun, berriz, Bentalekua Museoa ezagutzeko tartea hartu zuten.

image

image