Itziar Yague eta Paul San Martin musikariek Bessie Smith omenduko dute domekan Coliseon

Blues musikaren artista handiaren abestiak interpretatuko dituzte bi musikari euskaldunek
Itziar Yague eta Paul San Martin musikariek Bessie Smith omenduko dute domekan Coliseon
2026/01/22 13:00
Ekhi Belar Errasti

Domekan, urtarrilak 25, Itziar Yague abeslari arabarrak eta Paul San Martin piano-jole gipuzkoarrak kontzertua eskainiko dute, 19:00etan hasita, Coliseo antzokian. Bessie Smith bluesaren mito handia omenduko dute bertan, 20ko hamarkadako ikuskizunen eta grabazio originalen espiritua birsortzen duen formatu intimoan.

Yague eta San Martin 2021ean hasi ziren elkarrekin eta, biak ere Bessie Smithen miresle izanik, artista omentzeko ikuskizuna prestatu zuten, 20ko hamarkadako ikuskizunen eta grabazio originalen espiritua birsortzen duen formatu intimoan.

Sarreraren prezioa 10 eurokoa izango da (7 euro ‘Coliseoaren laguna’ txartela dutenentzat).