Itziar Ziga Andretxean izango da gaur 18:30ean

Itziar Ziga Andretxean izango da gaur 18:30ean
2023/11/22 11:50
eta kitto!
“La feliz y violenta vida de Maribel Ziga” liburua aurkeztuko du gaur Itziar Zigak 18:30ean hasiko den ekitaldian. Aurretik “Devenir perra”, “Sexual Herria” eta “Malditas” lan arrakastatsuen ondoren, egileak bere-berea duen estilo ikonoklastari heldu dio azken lan horretan. Liburuan, txikitako oroitzapenak errepasatzeaz gain, iraganarekin izandako arazoak konpontzen ahalegintzen da egilea. Egunkari intimoa bihurtu du Itziar Zigak bere azken lana.