Itzulia Basque Challenge probak aldaketak eragingo ditu trafikoan

Domekan jokatuko da zikloturisten lasterketa
Itzulia Basque Challenge probak aldaketak eragingo ditu trafikoan
2024/04/05 11:02
eta kitto!

Hilaren 7an, domekan, Itzulia Basque Challenge proba zikloturista jokatuko da. 08:00etan hasiko da Untzagan eta Itzuliko azken etaparen ibilbide berbera egingo dute. Beraz, trafikoan aldaketa berdinak eragingo ditu.