Jabier Agirresarobe sariak zapatuan banatu zituzten
2013/11/18
00:00
eta kitto!
Zapatu arratsaldean eman ziztuzten Plano Corto elkarteak antolatutako XIV. Eibarko Asier Errasti Laburmetraia jaialdiko irabazleen izenak, Portalean egindako sari-banaketa ekitaldian bertan. Jabier Agirresarobe Saria Josetxo Linaresen Mi ojo derecho lanari eman dio epaimahaiak eta bigarrena, berriz, Curro Rodriguezen No hair no paranoia lanarentzat izan zen. Euskerazko laburmetraia onenari saria Kote Camachok jaso zuen, Elkartea lanarengatik. Eta animazioan Juanma Suarez saritu zuten, Alfred & Ana lanarengatik.