Jabier Elorzak eguenean Azitainen emango duen hitzaldiarekin hasiko da “Eibartik Eibarrera” hitzaldi-zikloa
2021/09/13
11:04
eta kitto!
Hilaren 16an “Eibarko lehenengo aztarna idatzia: hiri-gutuna” izeneko hitzaldiarekin abiatuko da Udaleko Ego Ibarra sailak antolatutako “Eibartik Eibarrera” hitzaldi-zikloa. Zikloa zazpi hitzaldik osatuko dute, guztiak ere irailean eta urrian eskainiko direnak, beti ordu berean hasita: arratsaldeko 19:30ean. Hasteko, eguen honetan Javier Elorza historialariak, hiri-gutua ardatz hartuta, hitzaldia emango duen Azitain elizaren esangura eta haren antzinakotasuna azalduko ditu: batetik, Erdi-Aroko hiru errege-bide garrantzitsuren elkargunea zelako; eta, bestetik, ermitaren beraren kategoriagatik. Aipatzekoa da Untzuetatarrek inguru horretan zuten nagusitasuna handia izanik ere, ez zutela lortu sekula ermitaren titular izaterik.
Jarraian Elorzak 1346. urteko otsailaren 5ean Alfontso XI erregeak emandako Eibarko hiri-gutunaren berezitasunak argituko ditu, herri izan aurretik bertan bizi ziren arbasoek eskatutako hiri-gutuna. Behetarrak elkarteak eskainitako laguntzari esker antolatu da Azitaingo hitzaldi hori: aukera bikaina, beraz, herriaren hasiera eta gurearen jatorria ezagutzeko euskeraz burutuko den ekitaldian.