Jaixak Herrixak Herrixandakok gaur jarriko ditu salgai Gazte Eguneko herri bazkariko tiketak
2026/05/28
12:14
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Jaixak Herrixak Herrixandako jai batzordeak Sanjuanetako Gazte Egunean egingo den herri bazkarirako tiketen salmenta egingo du gaur, maiatzaren 28an, Untzagan, 19:00etatik aurrera. Bazkaria ekainaren 23an izango da.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ordainketa eskudirutan egin beharko da.
Era berean, tiket bakoitzarekin turno bat egin beharko dela gogorarazi dute: “ez da magia, herri lana da!”